28. klasea (2023/06/15)

 

 

 1) Musika EuskalHerrian

2) Arratsalde honetan

https://docs.google.com/document/d/1zEuzff30T5pR_Sw12hT8SpfAMmQwwX9YhhDGy0ybBXQ/edit?usp=sharing

3) Inkesta

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSefGZ0f6n4XCQbIsWDZe_uds7HTUC4OmvrVAI3S3AneOztjlQ/viewform

 

 

 

MUSIKA EUSKAL HERRIAN

 

  1. 70. hamarkada

 

1.1  Egoera eta kantautoreak

 

70. hamarkadan, euskal kantautoreak, paisaia eta eguneroko bizitzari abestetik, beraien musika, hilzorian zegoen diktaduraren kontrako arma bezala erabiltzeari ekin zioten. Protesta abestien garaia zen; honela, Mikel Laboa, Lete, Lertxundi... bezalako abeslariek, Raimonek Katalunian egin zuen gauza bera egin zuten.

 

1.2  70. hamarkadako talde komertzialak

 

Demokrazia ezartzen zihoan heinean, tentsio politikoa gutxitu eta rockari lotutako taldeak eta pop talde batzuen arrakasta agertu ziren. Talde esanguratsuak izango ditugu “Orquesta Mondragón” eta “Mocedades”.

 

Euskaraz abestuko duten talde eta bakarlariak ere agertuko dira, zeintzuk folk, jazz edo sinfonikoa bezalako estilo ugariak erabiliko dituzten. Hauek Zarama, Itoiz, Oskorri eta Ruper Ordorika bakarlaria izango dira besteak beste.

 

  1. 80. hamarkada

 

2.1  Madrileko “movida”.

 

Ingalaterratik zetorren punk eta New Waveari jarraituz, Madrid zoramen egoera batean sartuko da 79. urtetik aurrera. Kolorez beteriko arropak, askatasuna... egingo dira kaleen jabe. Talde asko agertzen dira: Alaska, Ramoncín, Siniestro total, Radio Futura, Gabinete Caligari, Barón rojo, Leño... Leherketa honek estatu osoan izan zuen eragina eta jarraipena.

 

80. hamarkadaren hasiera zen eta auzo langileetako gazteek elikatutako punk nihilista eta mugimentu anti-nazionalisten (espainiar eta euskalduna)  bolada sortu zen. 83. urtean, “rock radical vasco” delako izendapenaren sorrera ekarriko zuen OTAN-en kontrako festibal historiko bat egin zen. Aipatutako izendapenak arrakasta izan zuen irrati libre, fanzineak eta gaztetxeen laguntzari esker.

 

Mugimendu honen talde esanguratsuenen artean Kortatu, Baldin Bada eta RIP aurkitzen ditugu. “Rock radikala” deritzogunaren beste adierazpen batzuk dira Barricada, Cicatriz eta La Polla Records.

 

2.2 Barricada eta Kortatu

 

Barricada, panorama musikalean iraultza ekarriko duen rock taldea dugu. Bere hiriko rocka jende arruntari buruzko istorioak kontatzen dituen rock sinple eta  zuzena dugu. Iruñeko Txantrea auzotik pop musikak menderatua duen merkatuan toki bat izatea lortuko dute. Barricada taldea arrakasta lortu nahi duten hainbat talderentzat eredu bihurtuko da, talde euskaldunentzat, beraien buruak ezagutarazteko ate bat irekitzea lortuko duelarik.

 

Kortatuk, Muguruza anaiek gidatutako taldea, Ska jarriko du modan eta bere musika talde eta estilo askorentzako hazia izango da.

 

2.3 Negu gorriak

 

Kortatu desagertu ondoren, Muguruza anaiek talde hau sortzen dute, non Ska musikak hip-hoperako eboluzioa izango duen. Heavy, hip-hop, rock… estiloak nahasiko dituzte hainbat aldiz kopiatu eta erabilia izango den estilo propioa sortuz. Seguruenik, euskal musikari elementu gehien eskaini dizkion taldea izango dugu hau.

 

2.4 Taldeen leherketa

 

Arestian aipatutako hiru taldeek irekitako bidearen ondoren, musikari dagokionez, etiketa ez zegoen oso definitua, punk, hiriko rocka, ska edota estilo hauen arteko konbinazioren bat  praktikatzen  zuten taldeak bilduz.

 

Mugimendu honetatik kanpo disidente handiak zeuden; Eskorbuto eta Duncan Dhuren pop musika, Itoiz talde mitikoa eta aspaldiko urtetan funtzionatzen zuten beste proposamen batzuk, Oskorri eta Imanol besteak beste.

 

 

3. 90. hamarkada.

 

3.1 Laburpena

 

 Urteak aurrera joan ahala rock erradikalari zegozkion taldeen furia itzaliz joan zen, baina 90. hamarkadak sormen bolada berri bat ekarri zuen berarekin. Alde batetik talde nazionalista mestizoak (Damba, Lin Ton Taun….), Negu Gorriak taldeak irekitako bidean oinarrituak.

 

Bestetik, Cicatriz, B.A.P eta Baldin Badá bezalako taldeen berragerpena eta Delirium Tremens eta Hertzainak taldeen agurra.

 

Gaur egun, euskal rock erradikala deituaren herentzia lehen aipatutako talde mestizo nazionalistak eta Etsaiak, Su Ta Gar, Soziedad Alcohólika… bezalako talde metalikoagoak hartu dute.

 

3.2 Ikuspegi orokorra

 

Mundu osoan gertatuko den bezala, 90. hamarkadan estilo ezberdinen nahasketa, disko musika eta folk musika erabat agertuko dira.

Azken estilo honen barnean kokatu ditzakegu Sorotan Bele, Kepa Junkera eta Tapia.

Disko musikari dagokionez Hemendik at izango dugu talde adierazgarriena.

La Oreja de Van Gogh eta Alex Ubagoren pop musika zerrendetan lehenengo postuetara iritsiko dira.

 

 

 

Comentarios

Entradas populares de este blog

3. klasea (2022/10/03)

21. klasea (2023/04/20)